Ir al contenido principal

Entradas

Destacados

ZendaIpuinak

Una Experiencia Religiosa          Tan… tan… tan-tan-tan-tan… Ur tantek dutxako lurra jotzen dute. Ni izkina batean nago, gorputza berotzeko amorruz. Eskua jartzen dut urpean pare bat aldiz, ez dut arriskurik hartu nahi. Azkenean prest dago ura, eta pausu bat ematen dut aurrera, burumakur, aitortzera banihoa bezala.           Ur beroak burua jo eta gorputz osoan zehar hedatzen zait, azal garden eta garbitzaile bat bezala barnebiltzen nau. Eta hasi da, hasi da garbiketa…            Arima gorputzetik at dut orain, aske, lasai; baina lanean hasi beharra du. Azala gorrixka eta ilea distiratsu utziko dudan bezala, bihotzak ere alai eta bakean egon behar du, biharko; eta horretarako beharrezkoa da egunean zehar itsatsita gelditu zaion kaka, eta arimak berak sortu duena esponjaz kentzea.            Ez dut oroitzen noiz hasi nuen ohitura hau, ez dakit zenbat aldiz egin dudan eta batzuetan guzti hau zertaz dihoan ahaztu eta dena egiten dut. Orduan gorputzak berak gogoratzen dit, eta du

Entradas más recientes